Leka Eneako gizonezkoen porrota, Europako lehiaren aurretik

2017/11/22
Leka Eneako gizonezkoen porrota, Europako lehiaren aurretik

4-1 galdu du Gizonezkoen Superdibisioko Leka Eneak, zazpigarren jardunaldian. Galiziako Santiagon izan da, Arteal aurkari zuzenaren kontra. Porrotak Europako postuetatik kanpo utzi du Irungo taldea, bost punturekin.

Ligako hurrengo hitzorduaren aurretik, alabaina, Europako ETTU Cup lehiaketako final zortzirenetako joanekoa jokatu beharko du Leka Eneak. Historiako emaitza onena hobetuko luke Irungo taldeak, kanporaketa gaindituz gero. Arerio zaila dauka, aitzitik, Austriako SG Stockerau, haina zuzen ere. Austrian izango da joanekoa, azaroaren 25ean, 16:0etan.

Emakumeen garaipena

Emakumeen Superdibisoko taldeak balio handiko bi puntu bildu ditu jardunaldi honetan, Suris Calella Mendean hartuta, Irunen, Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan (4-3). Hirugarren garaipena dute segidan, eta ondorioz, sailkapenean gora egin dute, laugarren tokian kokatzeraino.