Leka Eneak lasai hartuko du atseden

2019/01/10
Leka Eneak lasai hartuko du atseden

Asteburuan ez da mahai teniseko Superdibisioetako jardunaldirik izango. Leka Eneako talde nagusiek atsedenerako denbora edukiko dute beraz. Baita arrazoia ere. Joan den asteburuan garaipen argi bana lortu zuten. Etxean aritu ziren bi taldeak, Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan.

Ostiral arratsaldean, Superdibisioko mutilek sailkapenean atzetik duten Mataró menderatu zuten, 4-0. Neskek ere hutsean utzi zuten Aviles asturiarra, igande goizean. Europako lehiaketetara sailkatzeko postuetan daude Leka Eneako bi taldeak. Bosgarren dira mutilak, eta seigarren neskak.