LEHIAKETA PLAIAUNDIRA BUELTATUKO DA ASTEBURUAN
16 eta 14 urtez azpiko taldeek etxean jokatuko dute asteburuan eta 18 urtez azpikoak berriz, Plentziara bidaiatu beharko du
Senior mailako taldeak urteari bukaera eman badio ere, harrobiko taldeak oraindik lanean jardungo dute asteburu honetan. Hain zuzen ere, 18 urtez azpiko taldeak neurketa garrantzitsua izanen du oraingoan. Plentzian arituko da, Genika/Arratikoren kontra, larunbatean (abenduak 17) goizeko 11:15ean. Jardunaldi honetan, bidasotarrek sailkapeneko bigarren postura igotzeko aukera izanen dute. Aukaria gainditzen badute, liderrak diren bizkaitarrengandik hiru puntura kokatuko dira soilik eta beraz, hori izanen da larunbat honetako helburu nagusia.
16 eta 14 urtez azpiko taldeak berriz, Plaiaundin arituko da larunbat honetan. Lehendabizikoek Eibar jasoko dute, larunbatean 10:30ean, eta bigarrenek berriz, Gipuzkoako txapelketen prestaketekin jarraituko dute. La Unica eta Gaztediren bi taldeak etorriko dira Irunera eta lau taldeen artean sei neurketa jokatuko dituzte guztira, goizean zehar.
Azkenik, Txingudi Touch taldeak Logroñora bidaiatu beharko du Rioja RC taldearen kontra neurtzeko. Partida hau lagunarteko bat izanen da eta indarrak neurtzeko balio izanen die bidasotarrei. Hitzordua larunbatean izanen da baita ere, 12:30ean.
(Argazkia: Txintxarri)