Lehen zatian eutsi dio Bidasoak Ciudad Encantadari

2017/11/06
Lehen zatian eutsi dio Bidasoak Ciudad Encantadari

CIUDAD ENCANTADA: Maciel, Dutra (10), Canyigueral (1), Ariel (5), Castro (4), Sergio López (6), Perovic (2).Vainstein, Mendoza, Hugo López (1), Alves (1), Nolasco, Rafael López, Garajonay, Fernández, Cano

BIDASOA: Ledo, Cavero (2), Crowley, Beltza, Salinas (3), Popovic, Redondo. Vázquez (5), Nonó, Odriozola, Zubiria, Serrano (1), Muiña (1), Renaud (6), Lancina (3).

MARKAGAILUA: 3-2, 5-4, 8-6, 11-8, 12-9,14-12 (atsedenaldia); 15-12, 17-14, 20-16, 24-19, 28-21, 30-23.

Bi asteko atsedenaren ondoren, Bidasoak Ciudad Encantadari egin zion bisita, larunbatean Cuencan. Jokalari batzuk berreskuratu zituen Cuetarak, Salinas, Cavero eta Ledo. Baina Nonók, aldiz, azken jardunaldiko goleatzaile onenak, ezin izan zuen jokatu. Ezta Kauldik eta Azkuek ere, jakina. Orioko zentrala, urtarrilera arte egongo da kantxatik kanpo.

Horiek horrela, lehen zatian eutsi zion Bidasoak Cuencari. Bi goleko errentarekin iritsi zen atsedenaldira (14-12). Baina hortik aurrera, nekeak eragina izan zuen, eta irundarren erasoko jokoaren mailak behera egin zuen. 48.minutuan, 24-18koa zen markagailua. Azken minutuetan, norgehiagoka erosoa eduki zuen Cuencak.

Larunbatean etxetik kanpo ariko da, berriro, Bidasoa. Irteera zaila izango da, hura ere, Granollersen jokatuko baitu Bidasoak. Sailkapeneko laugarren postuan dago Granollers, 11 punturekin. Ondoren, Bartzelona ahalguztidunak jokatuko du Artaleku kiroldegian.