Lehen zatian besterik ez dio eutsi Gaztedik Zaisa-Iruni

2019/01/13
Lehen zatian besterik ez dio eutsi Gaztedik Zaisa-Iruni

Gasteizko Gaztedi B taldea gainditu zuen larunbatean Zaisa-Irunek Plaiaundin. Hasierako oreka apurtuta, garaipen argia eskuratu zuten beltzek. 32.minutuan lortu zuen entseguak itxaropena eman zion Gaztediri. Baina ordurako 14-5 galtzen ari zen. Atsedenaldiaren aurretik entsegua eta transformazioa lortu zituen Irunek, eta ia erabakita utzi zuen norgehiagoka aldagelarako bidea hartu baino lehen.

Bigarren zatian behera egin zuen kanpoko taldearen intentsitateak. Irundarrek abantaila handitzeko baliatu zuten aukera. Azken momentuko erlaxazioak eragin zuen Gaztediren bigarren entsegua, 80.minutuan. Sailkapeneko hirugarren tokian jarraitzen dute beltzek larunbateko garaipenari esker. Baina lau puntu gutxiago besterik ez ditu atzetik dagoen Getxo Ck. Larunbatean Iruñean jokatuko du Irunek, La única Bren kontra (16:00).