Lehen zatian besterik ez dio eutsi Bidasoak Barcelonari
BIDASOA: Zubiria, Martínez (1), Crowley (1), Nonó (2), Odriozola (2), Muiña (4), Popovic. Dejanovic, Cavero, Beltza, Aldaba, Borragán (5), Serrano (2), Basaric (1), Azkue (6), Lancina (2).
BARCELONA: Pérez de Vargas, Noddesbo (6), Entrerríos (4), Rivera (3), N´Guessan (5), Mem, Saubich (1). Rostovski, Tomás (2), Rey, Andersson (1), Ariño (1), Syprzak (2), Morros, Jallouz (4), Lazarov (6).
MARKAGAILUA: 3-3, 5-4, 7-8, 9-9, 11-12, 13-15 (atsedenaldia), 16-19, 17-22, 18-26, 21-28, 23-32, 26-35.
F.C.Barcelona ahaltsuak bere nagusitasuna inposatu du Artaleku kiroldegian. Bigarren zatian defentsan serio lanean hasi denean, kontraerasoan norgehiagoka apurtu du. Lehenago, etxeko taldeak aurre egin ahal izan dio. Partidako 12.minutuan, oraindik, Bidasoa markagailuan aurretik zegoen (6-5). Are gehiago iraun du irundarren lehiakortasunak, 25.ean 12-12koa baitzen emaitza.
Atsedenaldiaren aurretik, ordea, kataluniarrek estutu egin dute, bi goleko abantaila hartzeko (13-15). Bigarren zatian, etxekoek ezin izan diote arerioaren erritmoari eutsi. Hamar goleko errenta ere izan du Barcelonak (23-33). Azkenean, ez da ezustekorik izan.