Lehen tokian bukatu du bigarren fasea Txingudik

2016/05/12
Lehen tokian bukatu du bigarren fasea Txingudik

Amaitu du denboraldia Zaisa-Txingudi Rugby Taldeak. Liga bide onetik hasi ondoren, min hartutako jokalari asko izan zituen taldeak, eta ezin izan zuen igotzeko lehian sartu. Helburu hori alde batera utzita, egokitu zaion multzoan onena izatea lortu du Txingudik, bigarren fasean. Azken norgehiagokan 31-24 menderatu zuten beltzek Bera Bera B, Plaiaundin. Hurrengo denboraldirako talde lehiakorra prestatu nahi dutela aurreratu dute arduradunek, igoera lortzeko lehian izateko asmoz.