Lehen tokian amaitu du liga Hendaiak
2017/04/04
Fédérale 2 mailako seigarren multzoko txapeldun izan da Hendaia. Saverdunen irabazi du liga erregularreko azken jardunaldian, eta Maulerekiko abantailari eutsi dio horrela. Neurketa erosoa izan zuten txuriek igandean, atsedenaldirako abantaila handia hartu baitzuten (0-15). Bigarren zatian aldea murrizteko ahaleginak egin zituen etxeko taldeak, baina liderrak sendo eutsi zion nagusitasunari. Fase finalean ariko da orain Hendaia, Fédérale 2ko talde onenen arteko lehian.