Lehen taldearen eredua jarraitu du Bidasoa Bk

2015/09/30
Lehen taldearen eredua jarraitu du Bidasoa Bk

Garaipen argia lortu du Bidasoa B taldeak Estatuko Lehen Mailako estreinaldian. Romo mendean hartu zuen filialak Artalekun, larunbat arratsaldean (37-18). Hemeretzi goleko abantailarekin, sailkapeneko lehen tokian jarri dira gazteak, Tolosarekin berdinduta. Hurrengo jardunaldian Atarrabian ariko dira, Beti-Onak taldearen aurka. Larunbatean 20:00etan izango da norgehiagoka.

Maila bat beherako ariko da aurten Hondarribia Eskubaloia, Euskal Ligan. Lehen jardunaldian, 22-22 berdindu zuen Indupime Basauriren etxean. Igande eguerdian Gasteizko Corazonistas hartuko du Javier de la Hazaren taldeak Hondartza kiroldegian.