Lehen puntua bildu du Real Unionek ligaren hasieran

2016/08/21
Lehen puntua bildu du Real Unionek ligaren hasieran

MENSAJERO: Puga, Marco, Juanda, Moreno, Gabri, Rayco (Vianney, 68'), Matías, Rodriguez, Cruz (Jaime, 87'), Yeray (Hernández, 77').

REAL UNION: Otaño (Tena, 46'), Azkoiti, Ekhi, Aimar, Urkizu, Rodellar, Mikel Alonso (Martins, 75') Mujika (Ozkoidi, 66'), Juan Domínguez, Hernáez, Galán.

GOLAK: 1-0: Gabri (47'). 1-1: Galán (54').

EPAILEA: Avalos Martos. Txartel horiak: Puga, Yeray, Cruz, Marco, Portilla (Mensajero); Martins (Real Union).

Denboraldiko bidaia luzeena egitea egokitu zaio Real Unioni lehen jardunaldian. Kanarietako La Palma irlan jokatu du, Mensajeroren aurka. Asier Santanak gidatutako taldeak kontrako markagailuari buelta eman behar izan dio, abantaila hartu baitu etxeko taldeak 47.minutuan, atsedenalditik bueltatu bezain pronto. Gabik sartu du gola, arearen ertzetik egindako jaurtiketa batekin. Gutxi iraun du Mensajeroren errentak, Jorge Galanek banakoa egin baitu 54.minutuan, zalantza une bati etekina aterata. Golak indarra eman dio talde txuribeltzari, hobeto aritu baita aurrerantzean. Arriskua sortu du Mensajeroren atearen inguruan, baina ezin izan du bigarren gola lortu. Bigarren jardunaldian, Real Madrid B hartuko du Unionek Stadium Galen.