Lehen porrota jasan dute liderrek Hendaian

2017/01/15
Lehen porrota jasan dute liderrek Hendaian

IRRIBARRIA/REZUSTA 16-22 BENGOETXEA VI/LARUNBE

Eskuz Binakako Txapelketako zazpigarren jardunaldian galdu du, lehen aldiz, Irribarria-Rezusta bikoteak. Hendaiako Daniel Ugarte pilotalekuan izan zen, ostiralean, Bengoetxearen eta Larunberen aurka. Beñat Rezustak minez jokatu behar izan zuen, auto istripua izan baitzuen Hendaiara bidean. Ez zion ondorio larririk utzi, baina ezin izan zuen mailarik onena eman. Edonola ere, aurrelariak izan ziren protagonista, Hendaiako frontoi berezian. Oinatz Bengoetxeak atera zion etekin gehien, bere bikotearen hirugarren garaipena lortzeko. Beste bost bikoterekin berdinduta daude momentu honetan, Irribarriaren eta Rezustaren atzetik.