Lehen porrota jasan du Real Unionek

2016/10/09
Lehen porrota jasan du Real Unionek

FUENLABRADA: Ismael, Anuarbe, Fran García, Pavón, San José, Luis Milla, Borja Sánchez (Lobato, 75'), Rubén Sanz, Dioni (Juanma, 83'), Molinero, Cristóbal (Carlos álvarez, 72').
REAL UNION: Otaño, Gorosabel (Juan Domínguez, 57'), Aimar (Rodellar, 7'), Esnaola, Urkizu, Ekhi, Mikel Alonso, Mujika, Ozkoidi, Hernáez (Eizmendi, 64'), Galán.
GOLA: 1-0: Dioni (15').
EPAILEA: García Martin. Txartel horiak: Pavón, Fran García (Fuenlabrada); Mujika, Eizmendi (Real Union).


Zortzigarren jardunaldian galdu du, lehen aldiz, Real Unionek. Fuenlabradaren etxean izan da, Fernando Torres futbol zelaian. Txuribeltzen aurreko lehia gehienak bezala, gol gutxiko partida izan da. Oraingoan ordea, aurkariaren aldekoa izan da gol bakarra. Dionik sartu du, lehen zatiko 15.minutuan. Gainerakoan sendo eutsi dio Unionek. Erasoan, berriz, ez da fin ibili, eta ez du madrildarren atea zulatzeko modua topatu.

Berdintasun handiko multzoa da, momentuz, 2.B Mailako bigarrena. Lau puntuko aldea dago liderraren eta hamargarren sailkatuaren artean. Real Union zazpigarren da, hamahiru punturekin. Hurrengo jardunaldian bigarren tokian dagoen Rayo Majadahonda hartuko du, Stadium Galen.