Lehen porrota ekidin du Real Unionek azken txanpan

2016/09/25
Lehen porrota ekidin du Real Unionek azken txanpan

GERNIKA: Altamira, Koldo, Diarra, Larrucea, Kevin, Otiñano, Muñoz (Cid, 79'), Pradera, Torrealdai, Enziondo (Gorka Larruzea, 83'), Abaroa (Etxabe, 89').

REAL UNION: Tena, Gorosabel (Capelete, 77'), Sagastibeltza, Esnaola, Urkizu, Ekhi, Martins (Arriaga, 70'), Alonso, Mujika, Galán (Rodellar, 87'), Eizmendi.

GOLAK: 0-1: Aimar (27'). 1-1: Torrealdai (58'). 2-1: Pradera (67'). 2-2: Mujika (85').

Sei jardunaldi bete dira, eta galdu gabe jarraitzen du Real Unionek. Gernikara egindako bisitan beste puntu bat bildu du Asier Santanaren taldeak, bost minutu falta zirenean norgehiagoka berdindu ondoren. Txuribeltzek izan dute lehen abantaila, Aimar Sagastibeltzak 27.minutuan sartutako gol bati esker. Errenta horrekin hartu dute txuribeltzek aldagelarako bidea.

Bigarren zatian ordea, bi gol jaso ditu Unionek minutu gutxiko epean. 2-1ekoa jarri dute bizkaitarrek markagailuan, eta oso gertu izan dute irundarren kontrako garaipena. 85.minutuan, ordea, puntua erreskatatu du Aritz Mujikak, binakoa sartuta. Bi garaipen besterik ez ditu lortu Real Unionek. Baina gainerako lau berdinketei esker, 10 puntu ditu, lehen sailkatuak baino hiru gutxiago. Leioa da liderra, eta Stadium Galen jokatuko du hurrengo jardunaldian.