Lehen Mailara igo da Hondarribia Ikasbasket

2017/05/08
Lehen Mailara igo da Hondarribia Ikasbasket

Ezustekoa eman du Hondarribia Ikasbasket elkarteko emakumeen talde nagusiak, Estatuko Lehen Mailara igota. Laugarren bukatu du liga, eta ez zen faborito lauko finalerako. Astean zehar zortzi jokalarirekin entrenatzen ibili da gainera, eta talde laburrena zuen play off-ean. Hala ere, aurkariei nagusitu zaie Hondarribia, Getxoko Faduran jokatutako fasean.

Larunbateko finalerdian Logroñoko San Igbacio Venue menderatu zuten berdeek (46-58). Igandeko finalean, Iruñeko Navarro Villoslada izan da Hondarribiaren biktima. Ligako bi neurketetan nafarrak izan ziren garaile. Lehia erabakigarrian, berriz, bidasoarrak nagusitu dira. Duela bi urte sortu zen Hondarribia Ikasbasket, eta talde nagusiak bi igoera lortu ditu jarraian, Ganix Miron entrenatzailearen eskutik. Hurrengo denboraldian Estatuko Lehen Mailan ariko da.