Lehen kanporaketa gainditu du Leka Eneak

2015/08/28
Lehen kanporaketa gainditu du Leka Eneak

Europako ETTU Cup lehiaketako lehen fasea gainditu dute Leka Enea taldeko mutilek. Aurkari gogorrak izan zituen asteburuan Irungo taldeak, baina etxean aritzearen abantaila baliatu zuen. Larunbateko lehen partidan 3-2 galdu zuen Leka Eneak GDCS Juncal portugaldarraren kontra. Bigarrenean 3-0 irabazi zuten irundarrek Belgikako CTT Royal Alpa Ixelles Schaerbeek taldearen aurka. Igandean, Ted Sports Club turkiarra mendean hartu zuen etxeko taldeak, 3-1. Kanporaketa gainditu zuen horrela Leka Eneak.

Urriaren 9tik 11ra jokatuko dute Leka Eneako mutilek ETTU Cup lehiaketako bigarren kanporaketa. Neskek asteburu horretan izango dute lehenengoa Kordoban, CajaSur Priegoren etxean. Aurkari izango dituzte DT Rued (Luxemburg), GDCP Madalena (Portugal) eta TT Vedrinamur (Belgika).