Lehen kanporaketa gainditu du Hendaiak

2015/05/04
Lehen kanporaketa gainditu du Hendaiak

Final zortzirenak atzean utzi zituen igandean Hendaiak, Hagetmau mendean hartuta. Bi puntuko abantaila txikia ekarri zuten xuriek joaneko partidatik. Hortaz, erlaxaziorik ezin zuten onartu. Gainera, arerioak argi utzi zuen kanporaketa irabazteko ahaleginak egingo zituela. Defentsan sendo ibili zen Hagetmau, eta Hendaiaren hutsak baliatu zituen baloia berreskuratu eta erasoari ekiteko. Beldurra zabaldu zuen Ondarraitzen atsedenaldian, 13-17 irabazten ari baitzen. Zailtasunaren aurrean hazi egin zen Hendaia, eta markagailuari buelta ematea lortu zuen bigarren zatian. Lan handia egin behar izan zuen, Hagetmauk talde gogorra dela erakutsi baitzuen. Meritu handiko garaipena izan zen bidasoarrentzat. Indarra emango die final zortzirenetarako.