Lehen itzulia bukatu zuten bezala hasi dute bigarrena Leka Eneako mutilek

2019/01/03

Burgosi Irunen irabazita bukatu zuen ligako lehen itzulia Leka Enea elkarteko Gizonen Superdibisioko taldeak. Bigarren itzuliko lehen partida Burgosen jokatu zuten larunbatean, eta han ere garaipena eskuratu zuten. Lan handiagoa izan zuen oraingoan Leka Eneak, baina 2-4 gailentzea lortu zuen azkenean. Superdibisioko neskek, berriz, 4-0 galdu zuten Balaguerri egindako bisitan. Sailkapenean irundarren egoera ez da aldatu. Neskak seigarren dira, eta bosgarren mutilak. Asteburuan atsedena hartuko dute Leka Eneako taldeek.