Lehen garaipena lortu du Mariñok
2016/10/04
Hilabetea behar izan du Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok, lehen partida irabazteko. Laugarren jardunaldian lortu zuen, igande goizean, Berriozar taldea menderatuta. Nafarrak sailkapeneko azkenak dira, eta ezin izan zioten Mariñori aurre egin. Eroso aritu ziren urdinak etxean, Landetxan. Garaipenak sailkapeneko zortzigarren tokiraino eraman ditu. Urriaren 9an, baina, erronka zaila izango dute, Mulier liderraren etxean jokatu beharko baitute, Nafarroako Mutiloan (12:30). Norgehiagoka guztiak irabazi ditu, orain arte, Osasunaren emakumezkoen talde nagusiak.