Lehen garaipena lortu du Hondarribia Eskubaloiak

2015/11/18
Lehen garaipena lortu du Hondarribia Eskubaloiak

Zortzigarren jardunaldian irabazi du lehen partida Euskal Ligako Hondarribia Eskubaloiak. Arnasa hartu du azkenean, igandean Errenteriako Ereintzaren filiala mendean hartu ondoren. Ez zen neurketa bikaina izan, ezta gutxiago ere. Baina irabaztea zen berdeen lehentasuna, egoera kezkagarri bihurtzen hasia baitzen. Urduritasuna agerian gelditu zen arren, mailako aurkariak gainditzeko gai direla erakutsi zuten hondarribiarrek. Hamaikagarren postuan dago Hondarribia, eta hamargarrenaren aurka jokatuko du igandean. Etxean ariko da berriro Javi de la Hazaren taldea. Urdaneta hartuko du, igande eguerdian Hondartzan.

Garaipen erosoa Bidasoa Bk

Gure Auzune gainditu zuen Bidasoa Bk larunbatean (34-24). Lehen zatiaren amaieran erabaki zuen partida filialak, hamar minutu baino gehiago egin baitzituen golik jaso gabe. Hurrengo jardunaldian erronka zailagoa edukiko du. Somos Eibarri egingo dio bisita, igande eguerdian Ipuruan.