LEHEN GARAIPENA IRANDATZEN HELDU ZEN, TOURNEFEUILLEN AURKA
Hendaiako Estadioak 25-18 mendean hartu zuen talde tolosarra.
Beste urte batez, frantses eskubaloi federazioak antolatzen duen Nationale 3 mailan ari da lehiatzen Hendaiako Estadioa. Orain artean, bi neurketa jokatu eta bakar batean ere irabazi ez zuela aurre egin zion Irandatzen Tournefeuille taldeari. Hirugarren saiakeran bai, erdietsi zuten denboraldiko lehen garaipena (25-18).
Nahiz eta neurketaren hastapenetan talde tolosarrak aurre hartu zuen markagailuan, defentsan oinarrituta, hobetzen joan zen Hendaiako Estadioa. Kosta zitzaion partiduari erritmoa hartzea, baina 10.minututik aurrera, 3-4 goleko aldea izan zuen. Atsedenaldira, aldiz, gol abantaila handiagoarekin iritsi zen talde zuri-beltza, 15-7 erosoarekin bukatu zuten lehen 30 minutuak.
Aldageletatik bueltan, Hendaiako Estadioak ondo kudeatu zuen errenta. Halere, tolosarrek neurketa estutzeko gai izan ziren, bost gol irauli zituzten eta bira kokatu ziren. Dena den, hendaiarren defentsa berriro neurketan egokitu zen eta estutasun gehiegi igaro gabe, 25-18 erdietsi zuten garaipena.