LEHEN GARAIPENA EUROPAN
Eurpako Txapelketako norgehiagoka Artalekura bueltan zen egunean, C.D. Bidasoa Irunek Pfadi Winterthur 32-28 mendean hartu du.
Edukiera osoa zuen Artalekuk xarma berezia izaten ohi dute EHF European Leagueko neurketa bizi izan zuen bart. Pfadi Winterthur suitzar txapelduna izan zuten arerio, horiek garaitu eta txapelketako lehen bi puntuak batu zituen talde irundarrak. Lehen zatian soilik 10 gol jaso eta gero, ia erabakita utzi zuten neurketa, baina suitzarrek lanean jarraitu eta amaieran lau goleko aldera murriztu zuten markagailua (32-28).
Neurketa berdinduta hasi zen arren, aguro lortu zituen lehen errenta nabarmenak C.D. Bidasoak. Defentsan bikain aritu zen, 10 gol besterik ez zizkioten sartu Xoan Ledori eta erasoan Julen Aginagalde pibote lanetan eta Iñaki Cavero eskuin hegaletik geldiezin aritu ziren. Lehen hogeita hamar minutuetan, bi jokalari irundarrek lau gol bana erdietsi zituzten.
Bigarren zatian bide bereteik ekin zuen C.D. Bidasoa Irunek eta aldeak zerbait gehiago zabaltzera heldu zen (20-12 eta 21-13). Norgehiagoka guztiz erabakita zegoenean, Pfadi Winterthur erreakzionatu eta markagailuko tartea jaten hasi zen. Garaipena arriskuan izan ez arren, suitzarrak lau goletara hurbildu eta markagailua apaindu zuten.
Denboraldiak aurrera darrai eta talde irundarrak gertuen duen hurrengo hitzordua Sacyr Asobal Ligako bederatzigarren jardunaldiari dagokio. Berriro ere, autobusa hartu eta bidai luzea egin beharko du C.D. Bidasoa Irunek, larunbatean, 13:30etatik aurrera, Puente Genilen aurka jokatuko baitu.
Fitxa teknikoa
32 - Bidasoa Irun (16+16): Ledo, Odriozola (4), Salinas (1), Azkue (6), Tesoriere, Francisco da Silva, García; Sierra, Cavero (6, 1 p.), Ugarte (4), Zabala (1), Furundarena (2), Aginagalde (5), Renaud-David, Rodríguez (1), Fernández (2).
28 - Pfadi Winterthur HB (10+18): Shamir, Osterwalder (2), Schönfeldt, Radovanovic, Jud (4, 2 p.), Bram (2), Freigovel (4); Wipf, Pecoraro (1), Pfister, Dechow, Sidorowicz (4), Hadk Sadok (7, 2 p.), Leopold (3).