Lehen aldiz galdu du Hendaiak

2015/11/02
Lehen aldiz galdu du Hendaiak

Denboraldiko lehen porrota jaso zuen Hendaiak igandean Marmanden. Defentsako bonusarekin arindu dezakete atsekabea xuriek. Lehen zatian, itxura txarra hartu baitzuen partidak. Haizea alde zutela, indartsu irten ziren etxekoak. Hendaiarren zelaian pasa zuen baloiak denbora gehien lehen zatian. 20-5ekoa irudikatu zuen markagailuak atsedenaldian.

Bigarren zatian kontrako norabidea hartu zuen norgehiagokak. Aldea murriztuz joan den Hendaia, baina galera larria izan baino lehen eten zuen gorakada Marmandek. Defentsako bonusa eskuratu zuten bidasoarrek, baina ez ziren gai izan markagailuari buelta emateko. Fédérale 2ko multzoko sailkapeneko lidergoari eutsi dio Hendaiak, baina puntu bakarreko aldea du orain, neurketa bat gehiago jokatu duen arren.

Txingudiren garaipena Igorren

Garaipenen segidarekin jarraitzen du Zaisa Txingudi Rugby Taldeak. Larunbatean 10-41 irabazi zuten beltzek Igorren, Arratiko Zekorrak taldearen kontra. Euskal Ligako bigarren mailako lehen postuan dago Txingudi.