Lautik hiru partida galdu ditu Leka Eneak

2019/01/10
Lautik hiru partida galdu ditu Leka Eneak

Bina partida jokatu zituzten joan den asteburuan Leka Enea mahai tenis elkarteko talde nagusiek. Lautik bat berdindu zuten, eta gainontzeko guztiak galdu. Superdibisioko mutilek berdindu zuten, 3-3 Oroso galiziarraren aurka, ostiralean Irungo Sonia Etxazarretan. Larunbatean Kordobara bidaiatu zuten mutilek, Cajasur Priego liderraren etxean lehiatzeko. 4-1 irabazi zuen talde andaluziarrak.

Superdibisioko neskek Katalunian pasa zuten asteburua, baina emanitza onik ez zuten ekarri bueltan. Mataro liderraren kontra aritu ziren larunbatean, eta 4-0 galdu zuten. Igandean 4-2ko porrota jaso zuten Suris Calellaren etxean.

Datorren asteburuan etxean ariko dira Leka Eneako bi taldeak. Mutilek ostiralean jokatuko dute, 19:00etan Mataroren aurka, Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan. Neskek Aviles asturiarra hartuko dute igande goizean (10:30).