Laugarren postua saihestu dute berriro BATeko emakumeek
Helburua bete du berriro Super Amara BATeko emakumeen talde nagusiak, Ohorezko Mailako ligako bigarren jardunaldian. Valladolid taldea utzi zuen atzean, larunbatean Iruñean jokatutako hitzorduan. Lehen jardunaldikoa baino abantaila erosoagoa lortu zuten bidasoarrek, 4,5 puntu atera baitzizkioten oraingoan arerioari. Playas de Castellón eta Pamplona AT urrun izan zituen BATek, baina helburu zuen hirugarren postua eskuratu zuen. Hortaz, indarrez iritsiko da azken jardunaldira, mailari gorenari eusteko aukera sortarekin. Ekainaren 10ean izango da hirugarren eta azken hitzordua.
Mailari eusteko lehian izango dira gizonezkoak
BATeko gizonezkoen talde nagusia kategoria bat beherago ari da, eta Lehen Mailari eusteko hitzordu erabakigarria jokatuko du ekainaren 10ean. Hori ekiditeko, lehen edo bigarren postuan amaitu beharra zuen bigarren jardunaldian. Hirugarren izan zen, ordea, Alcorcónen eta Algecirasen atzetik. Sabadell izan zen laugarren, Alcorconen jokatutako saioan.