Laugarren postua lortu dute Bidasoa XXIeko bi taldeek Espainiako Kopan

2016/01/25
Laugarren postua lortu dute Bidasoa XXIeko bi taldeek Espainiako Kopan

Ohorezko Mailako Espainiako Kopan parte hartu dute Bidasoa XXI igeriketa elkarteko bi talde nagusiek, asteburuan Madrilen. Mailari eustea zuten helburu, eta ez dute gehiegi sufritu behar izan. Laugarren postua eskuratu dute bai neskek, baita mutilek ere.

Nesketan, garaipenak lortu zituzten Catalina Corrok (200X) eta Solene Gallegok (50B). Mutiletan, Markel Alberdirena izan zen bakarkako garaipen bakarra (100L). Erreleboetan bikain aritu ziren mutilak. Bi irabazi zituzten (4X50L eta 4X100L) eta beste batean bigarren izan ziren (4X200L).