Laugarren aldiz berdindu du Mariñok
2015/10/13
Bostetik lau partida berdindu ditu Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok. Neurketa bakarra galdu du, lehena. Baina garaipenik ez du lortu oraindik. Gainerako jardunaldi bakoitzean puntu bana eskuratu dute urdinek. Azkena, larunbatean etxean, Añorga taldearen kontra. Bina egin zuten irundarrek eta donostiarrek, eta puntuak banatu zituzten ondorioz. Lanean jarraitu beharko du Mariñok lehen norgehiagoka irabazteko. Hurrengo aukera Leioako Sarrienan izango du, igande eguerdian. Leioako Emakumeak taldeak hiru puntu ditu, urdinek baino bat gutxiago.