Lasesarren irabazi du Bidasoa Bk

2016/02/25
Lasesarren irabazi du Bidasoa Bk

BIDASOA B: Zamora, Mindegia, D. Rincón (4), F. Rincón (2), Cambronero (4), Zamarreño (2), Martínez (2), Calderón (2), Gómez (5), Satristegui (4), Martín (1), Ruiz, Vergara.

MARKAGAILUA: 2-2, 5-5, 9-6, 10-10, 12-13, 17-15 (atsedenaldia); 18-18, 20-21, 21-22, 22-24, 24-26, 25-26.

Barakaldo mendean hartzea lortu zuen larunbatean Bidasoa Bk, Ezkerraldeko hiriko Lasesarre kiroldegian. Lehia orekatua izan zen norgehiagoka osoan zehar. Bigarren zatiko 15.minutuan, 22-22ko emaitza irudikatzen zuen markagailuak. Hurrengo minutuak erabakigarriak izan ziren, bi goleko abantaila hartu baitzuen filialak. 25-26ra hurbildu zen Barakaldo 25.ean, baina garaipenari eutsi ahal izan zion Bidasoa Bk, beste golik sartu eta jaso gabe. Estatuko Lehen Mailako sailkapeneko seigarren postuan dago Pedro Salcedok zuzentzen duen taldea. Igande eguerdian Elgoibar hartuko du Artalekun.

Liderrari aurre egin dio Hondarribiak

Arrasate liderraren etxean jokatu zuen larunbatean Euskal Ligako Hondarribia Eskubaloiak. Ia ezustekoa emateko gai izan zen, bi goleko aldea besterik ez ziolako atera Arrasatek (26-24). Igandean, Hondarribiak Oñatiko Aloña Mendi hartuko du Hondartzan.