Larzabal eta Behobide izan dira azkarrenak Hondarribiko kaleetan

2017/01/02
Larzabal eta Behobide izan dira azkarrenak Hondarribiko kaleetan

Behe Bidasoa eskualdeko korrikalariak izan dira nagusi Hondarribiko VII.San Silbestre lasterketan. Gizonezkoetan, Joseba Larzabal irundarra izan da azkarrena, 19:07ko denborarekin. Bi herrikide izan ditu ondoan podiumean: Jose Antonio Gomez eta Iñaki Lopetegi. Emakumezkoetan, Claudia Behobide hondarribiarrak egin du denbora onena (22:37). Ane Zabala irundarra izan da bigarren, eta Nerea Sarriegi hondarribiarra hirugarren.