Larri ibili da Hendaia garaipena lortzeko

2016/01/26
Larri ibili da Hendaia garaipena lortzeko

HENDAIA: Bainçonau - Duboscq, Gaillardet, Azpeitia, Sallaber - Jimenez, Laurent - Sallenave, Zubizarreta, Labéguerie - Vial, F. Ibarburu - Hiriart, S. Ibarburu, Dudicourt.
Aldaketak : Berho, Imaz, Garayar, Labarthe, Mahé, L. Mondela, Danjou.
LANNEMEZAN: Belzunce - Ducau, Durancet, Dubarry, Viau - Prat, Cieutat - Plo, Pradaud, Père - Monto, Piques - Rixens, Pujo, Portalier. 
Aldaketak : Gabarre, Aspiroz, Trotta, Rouch, Cayrolle, Arne, Larran.

Garaipena eskura eduki ondoren, egindako lana zapuzteko zorian izan zen Hendaia igandean. Azken minutuan egindako entseguari esker ekidin zuen hondamendia, Lannemezanen aurkako norgehiagokan.Itxura ona hartu zuen partidak lehen minutuetan. Bixintxoetako giroak bultzatuta, indartsu ibili zen Hendaia hasieran. 16-3koa zen emaitza 25.minutuan. Atsedenaldirako, ordea, markagailua orekatzea lortu zuen aurkariak.

Bigarren zatian, xurien huts egiteek eta akatsek Lannemezanen aukerak indartu zituzten. Zortzi minutu falta zirela, lehen aldiz abantaila hartzea lortu zuen kanpoko taldeak (23-26). Larritasunak eraginda, erasora jo zuen Hendaiak, eta entsegu salbatzailea lortu zuen Sallenavek luzapenean. Sailkapenean gora egin du Hendaiak, eta bigarren tokian dago orain, Castelsarrasinen porrotaren ondoren. Donibane-Lohizune liderrarekin berdinduta daude xuriak.