Lannemezanen asmoak zapuztu ditu Hendaiak

2016/10/31
Lannemezanen asmoak zapuztu ditu Hendaiak

HENDAIA: Chaudière - Sallaber, Azpeitia, Gaillardet, Jaubert - Jimenez, Laurent, Bétachet, Zubizarreta, Labarthe - Vial, V. Pinon - Ezpeleta, Azpiroz, Larribe.
Aldaketak: Imaz, Cazet, Dudicourt, Le Calvez, Garayar, Bainçonau, Artayet.
LANNEMEZAN: Nogues - Despiau, Viau, Dubarry, Laran - Dupont, Philippe - Seite, Viau, Malaret - Piques, Daste - Bessou, Pujo, Gabarre.
Aldaketak: Granja, Pradaud, Ferras, Rouch, Cieutat, Laffitte, Belzunce.

Norgehiagoka zaila izan du Hendaiak Fédérale 2ko seigarren jardunaldian. Lehia gogorra planteatu du Lannemezanek, defentsan oinarritua. Lehen zatian estrategia aurrera eramaten asmatu du, eta markagailua oso gutxi mugitu da. Azken uneko entsegu bati esker hartu du abantaila Hendaiak, atsedenaldia baino lehen (8-3).

Bigarren zatian, partida bizitzera, mugitu araztera irten dira xuriak. Lortu dute, eta etekina atera diote gainera. Entseguz-entsegu, erasoko bonusa lortu arte. Emaitza bikaina izan da azkenean, eta multzoko lidergoan egonkortu du Ondarraitz estadioko taldea.