Lancinak Villar ordezkatuko du

2016/06/15
Lancinak Villar ordezkatuko du

Didac Villar erdiko jokalari kataluniarrak ez du Bidasoa-Irunen jarraituko. Bere ordez, postu bereko beste kataluniar bat fitxatu du klubak: Borja Lancina (Cardedeu, 1992-3-9). Aurten Asobal Ligan jokatu du, BM Aragón taldearekin. F.C.Barcelona Bn aritu zen aurreko urtean, eta lehenago, BM Granollersen harrobitik pasatakoa da. Erdiko jokalari xikia da, 1'71 metro baita luze. Jon Azkuerekin batera, Bidasoaren erasoak gidatzeko ardura izango du.