Lana du Mariñok aurretik
AñORGA: Olatz, Saioa, Goiko (Maialen 71´), Amaiur, Izas, Carton (Ceci 75´), Gabri, Manterola (Vega 57´), Urruzola, Marta Aldekoa, Nora Sarriegi (Naiara 51´).
MARIñO: Laura, Lide, Udane, Gorbea, Erkuden, Garazi (Lara 46´), Ane, Elena (Aneto 46´), Olatz, Rebeca (Uxue 60´), Michi.
GOLAK: 1-0: Carton (42´). 1-1: Aneto (66´). 1-2: Aneto (70´). 2-2: Izas (78’).
Mailari eusteko beste urrats txiki bat eman du Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok. Hala ere, ahaleginak egin beharko ditu oraindik. Añorgan berdindu zuen ostiralean, baina garaipena ere gertu izan zuen. Lehen zatian etxekoak hobeto aritu ziren, eta abantaila hartu zuten. Bigarrenean, markagailuari buelta eman zioten urdinek, lau minutuko epe laburrean, Anetoren bi golei esker. Zikirok zuzendutako taldeak abantailari eusteko defentsan estutu zuen, baina bigarren gola jaso zuen 78.minutuan. Azken minutuetan bi taldeek abaguneak eduki zituzten arren, markagailua ez zen gehiago mugitu.
Hurrengo jardunaldian, apirilaren 23ko asteburuan, Logroño hirugarren sailkatua hartuko du Mariñok etxean. Azken partida aste bete beranduago izango du, Barakaldon, momentu honetan bi puntu gehiago dituen Pauldarrak taldearen kontra.