La Rocan irabazita bukatu du lehen itzulia Bidasoa-Irunek
LA ROCA: Puget, Oriol (3), Navarro, Pérez (1), Deumal (3), Luque (2), Estape (3), Curia, Rojas, Montserrat, González, García (2), Ferrer (4), Morales (1), Martínez (2), Vaquer (1).
BIDASOA-IRUN: Zubiria, Cavero (2), Trkulja, Vázquez (2), Crowley (4), Revin, Iriarte, Zildzic (2), Gimeno (2), Mindegia, Muiña (7), Susperregi, Fuentes (1), Alzaga (1), Azkue (4).
MARKAGAILUA: 1-1, 3-4, 5-9, 6-11, 6-12, 9-15 (atsedenaldia); 11-15, 13-18, 14-21, 16-23, 18-24, 22-25.
Ligako lehen itzuliko azken lau partidak irabazi ditu Bidasoa-Irunek. Atzo La Roca del Vallesen lortu zuen garaipena, Katalunian. Defentsako lanak eta Zubiriaren geldituek jarri zuten berriro oinarria. Bosgarren minutuan aurrea hartzea lortu zuten etxekoek, 2-1ekoarekin. Baina hortik aurrera, irundarrak izan ziren nagusi. Atsedenaldirako 9-15 irabazten ari ziren. Bigarren zatian intentsitatea mantendu eta aldea handitu zuen Bidasoak. Zazpi goleko errenta zeukan 13.minutuan (13-21).
Neurketaren amaieran bi jokalari gutxiagorekin aritu behar izan zuen Bolearen taldeak, eta markagailua apaintzeko baliatu zuen aukera La Rocak. Hiru minutu falta zirela 21-24ra hurbiltzea lortu zuten etxekoek, baina Vazquezen golarekin garaipena ziurtatu zuen Bidasoa-Irunek. Puntu bakarreko desabantaila dauka orain play-off postuetarako, eta bigarren itzuli osoa dago aurretik. Pontevedran ariko dira irundarrak hurrengo jardunaldian, Teucro liderraren kantxan.