LA CASILLAN GARAIPENA LORTU DU ERROIBIDEK

2019/01/14
Urteko lehen norgehiagokan, 60-68 irabazi zuten irundarrek Unamuno Ikastetxeari
LA CASILLAN GARAIPENA LORTU DU ERROIBIDEK
Unamuno 60
68 Erroibide

Irundarrak garaipen baten beharrean zeuden Sergio Martinen mutilak eta merituzko garaipena lortu zuten La Casilla kiroldegi historikoan. Lehen laurdena galtzen hasi bazuten ere, talde joko paregabe baten bidez, bilbotarrak menderatzea lortu zuten.

Lehen laurdena hotz hasi zuten irundarrek eta 18-14 gailendu zen Unamuno. Bigarren laurdenean ordea, defentsan hortzak estutu eta norgehiagokari buelta eman zioten. 11-17ko partziala lortu zuen Erroibidek bigarren laurdenean eta atsedenaldira aurretik iritsi ziren.

Aldageletatik bueltan, etxeko taldeak zuen zentimetroak eta ordezko jokalariak baliatu zuten berriro ere markagailuan aurretik jartzeko. 21-14 irabazi zuten hirugarren laurdena eta 50-45 aurretik jarri ziren.

Baina beste behin irundarrak ez ziren kokildu eta azken laurdena maisuki defendatuz eta kudeatuz garaipena lortu zuten.

Taldeko lan bikaina irundarrena kontutan izanda zortzi jokalarirekin aurre egin ziotela Unamuno taldeari. Gauzak horrela, irundarrak sailkapeneko bederatzigarrenak dira lau partidu irabazita eta sei partidu galduta. Erroibidek gorako bide hau jarraitzeko hurrengo astean Askartza taldea garaitu beharko dute, gandean 12:00etan Artalekun.