Kros denboraldiari hasiera eman dio Irunek
2016/11/24
Irun Hiria Krosarekin hasi da Gipuzkoako kros denboraldia. Igandean izan zen, Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeak antolatuta, Txingudi Ikastolako zirkuituan. 807 korrikalarik parte hartu zuten guztira, kategoria guztiak kontuan hartuta. Gizonezkoen senior mailan, Simply-Scorpio taldeko Chakib Lachgar izan zen azkarrena, Txindokiko Jose Antonio Blanco bigarrena eta Tolosako Eneko Garin hirugarrena. Emakumezkoen podium nagusian, Goierri Garaia taldeko Ainhoa Sanz izan zen txapeldun, La Blancako Sian May bigarren eta Txindokiko Maria Ibañez hirugarren.