Kostata irabazi du Logroño liderrak Landetxan

2015/12/08
Kostata irabazi du Logroño liderrak Landetxan

MARIñO: Laura, Udane, Gorbea, Carla (Iztzel 64´), Nekane, Erkuden (Laura 77´), Sara, Ey, Marina (Maialen 77´), Lide, Ane.

LOGROñO: Andrea, Patricia (Raquel 79´), Rebeca, Marisol, Silvia, Sara (Andrea E. 64´), Sheila, Irene, Gabriela (Judith 56´), Laura (Ana 70´), Aida.

GOLA: 0-1: Sara del Estal (46’).

Neurketa guztiak irabazita heldu zen igandean Logroño Landetxara, Mariñoren aurka jokatzera. Emakumeen Bigarren Mailako bigarren multzoko liderra da Errioxako taldea. Irunen berriz, gogor ahalegindu behar izan zuen urdinak mendean hartzeko. Lehen zatian, Logroñoren jokoa oztopatzeko gai izan zen Mariño zelai erdian.

Ondorioz, areara hurbiltzeko zailtasun handiak topatu zituen liderrak. Azken ordu laurdenean lortu zuen Logroñok lehen gol aukerak sortzea. Bikain aritu zen Laura atezaina, gola saihesteko. Azken abagunea Mariñoko Sarak izan zuen. Urrutitik egin zuen jaurtiketa, baina baloia urruntzeko esku hartzera behartu zuen atezaina.

Bigarren zatia hasi bezain pronto, kolpe gogorra jasan zuen etxeko taldeak. 46.minutuan sartu zuen Logroñok partidako gol bakarra. Abantailak indarra eman zion, eta erasoan jarraitu zuen partida erabakitzeko asmoz. Mariñok sufritu behar izan zuen, eta ez zen gai izan errioxarren garaipena arriskuan jartzeko.