Kostata irabazi du Irunek Funesen

2019/01/04
Kostata irabazi du Irunek Funesen

Partidarik irabazi ez duen Funes talde nafarraren etxean aritu zen larunbatean Zaisa-Irun. Hala ere, gogotik lan egin behar izan zuen neurketa aurrera ateratzeko. Lehen ordu laurdenean indartsu aritu ziren irundarrak, baina ez zuten aldeko punturik lortu. Funesek estreinatu zuen markagailua, transformatutako zigor kolpearen bidez (0-3). Atsedenaldirako entsegu batekin irundarrek aurretik jartzea lortu zuten arren, bigarreneko lehen aukeran Funesen abantaila hartu zuen berriro (8-7). Urduritasunak hartu zuen orduan Zaisa-Irun. Hala ere, ondo bideratu zuen irabazteko presioa, eta bigarren zatian nagusi izan zen. Erasoko bonusa lortu ez zuen arren, sei puntura utzi ditu igoera faserako sailkatzeko lehiakideak. Larunbatean Igorren jokatuko du Irunek, Bizkaian, Arratiko Zekorrak taldearen kontra (16:00).