Kostata eskuratu ditu hiru puntuak Oiartzunek Landetxan

2019/01/02
Kostata eskuratu ditu hiru puntuak Oiartzunek Landetxan
Faboritoak lortu zuen garaipena igande goizean Landetxan. Emakumeen Bigarren Mailako bigarren sailkatua da Oiartzun, eta hiru puntu garrantzitsu lortu zituen Lehen Mailara igotzeko faserako sailkatzeko bidean. Gogotik lan egin behar izan zuen, hala ere, neurketa irabazteko. Defentsa da Mariñoren indar handiena, eta beste behin ere erakutsi zuen. Gol bakarra jaso zuen, gol gehien sartzen dituen taldearen eskutik. Partida galdu izan arren, beraz, balorazio positiboa egin dezakete irundarrek. Sailkapeneko zortzigarren postuan jarraitzen dute, hamazazpi punturekin. Igande eguerdian Logroñoren etxean ariko dira. Laugarren daude errioxarrak, hamar puntu gehiagorekin.
"