Korrikalari nafarrek irabazi dute Donibane Lohizune-Hondarribia

2015/10/27
Korrikalari nafarrek irabazi dute Donibane Lohizune-Hondarribia

Nafarrak izan ziren Euskal Herriko Maratoi Erdiko korrikalari azkarrenak. Antsoaingo Antonio Casadok irabazi zuen gizonezkoetan, Txingudi Korrikan bezala. Lionel Petriaq izan zen bigarren. Emakumezkoetan Ana Casares eguestarrak jantzi zuen txapela, eta Claudia Behobide hondarribiarra igo zen podiumeko bigarren tokira. Guztira 2.223 korrikalari iritsi ziren Hondarribiko helmugara. Horietatik 505, emakumezkoak. %25ekoa izan zen emakumeen parte hartzea.