Kopatik kanpo geratu da Bidasoa
SINFíN: Villamarín, Muñiz (2), Valverde (7), Herrero García, Pla, Blázquez, Postigo (1), Lastra (2), Ibañez, Sola, Carvajal (1), Alonso, Herrero (2), Vallés (4), Kasimovic (7).
BIDASOA: Zubiria, Cavero (1), Vázquez (1), Crowley (2), Beltza, Aldaba, Nonó (7), Serrano (4), Azkue (1), Renaud (6), Popovic, Redondo, Lancina (6), Mindegia, Mancisidor.
MARKAGAILUA: 2-2, 6-5, 10-9, 12-11, 14-13, 14-14 (atsedenaldia), 16-16, 20-17, 22-19, 24-21, 27-23, 29-28.
Gutxi iraun du Bidasoaren parte hartzeak aurtengo Errege Kopan. Iaz zortziko finaleraino iritsi zen, baina aurten, lehen hitzorduan geratu da kanpoan. Santanderren galdu du Irungo taldeak, Ohorezko B Mailan ari den Sinfinen aurka. Ondorio larriak utzi ditu, gainera, neurketak. Muiñak, Salinasek, Kauldik eta Ledok ez dute parte hartu, lesioen ondorioz, eta Azkuek, pista utzi behar izan du hamahirugarren minutuan, min hartuta. Bigarren zatian, Iñaki Cavero ere lesionatu egin da.
Abantaila txikiak eduki ditu Sinfinek neurketa osoan zehar. Berdinduta iritsi dira taldeak atsedenaldira (14-14), eta aldageletatik bueltan, bide berdina jarraitu du partidak. 50.minutuan Caverok pista utzi behar izan du, eta Bidasoak ezin izan dio Sinfinen erritmoari eutsi. Bost goleko errenta ere eduki dute etxekoek, eta bukaeran bidasoarrek aldea murriztu badute ere, Sinfinek Kopan aurrera egitea lortu du.