KOPAKO TXAPELDUNORDE IZAN DA MARIÑO
Zumaiakok 0-2 mendean hartu zuen Mariño Hernaniko Zubipe berdegunean; gizonezkoen taldeak, ostera, Gorengo Mailako igoerako finala jokatuko du.
Denboraldi gogor eta zail baten ostean, Mariñoren emakumezkoen taldeak Gipuzkoako Ohorezko Erregional mailako Kopako finala jokatzeko sailkatu zen. Aurretik, Ostadar eta Intxaurdi-Oiartzun garaitu zituen eta finalean, Zumaiako taldearen aurka jokatu behar zuen. Ilusio handiarekin aurre egin zioten finalari, berdintsu joan ziren 90 minutuak, baina ate aurrean, Zumaiakok asmatu zuen. 2-0 nagusitu ziren zumaiarrak eta Kopako garaikurra urola kosta aldera eraman zuten. Galdu arren, Mariño ez zen esku hutsik bueltatu Irunera, Gipuzkoako Federazioak Kopako bigarren postuan geratzeagatik, txapeldunordearen garaikurra eskaini zien.
Emakumezkoen antzera, 1. Erregional mailan aritzen den Mariñoren gizonezkoen taldeak Gorengo Mailara igotzeko finalean sailkatu da. Final laurdenetan, Eibartarrak 0-2 garaitu zuten eta final erdietan, Ugalde-Ventaseko futbol zelaian, 2-1 irabazi zioten Amara Berri Kirol Elkarteari. Talde irundarrak aurrea hartu zuen markagailuan, Amara Berrik 1-1 berdintzeko gola egin zuen, baina neurketaren ondarrean, sailkapena eman zion gola erdietsi zuen Mariñok. Asteburu honetan, 1.Erregional mailako txapelduna eta Gorengo Mailara zein talde igoko den ziurtatuko duen neurketa jokatuko du Mariñok. Denboraldia borobiltzea ekidin diezaiokeen talda bakarra da: Astigarragako Mundarro.