Kopako kanporaketa gainditu du Bidasoak
ALCOBENDAS: Rodríguez, Barba (3), Catalina, Delgado, GiméNez, Gimeno, Kramarz (3), López (3), López García (3), Muñoz (4), Nieto (4), Tolmos (2), Velasco (4), Villoria, Ortega, Martín.
BIDASOA: Zubiria, Dejanovic, Azkue (3), Basaric, Borragán (5), Cavero, Lancina (3), Martínez (1), Muiña (4), Popovic (1), Serrano (3), Crowley (1), Aldaba, Nonó (4), Odriozola (2).
Errege Kopan aurrera egingo du Bidasoa-Irunek. Lehen kanporaketan ez zuen parte hartu behar izan, eta bigarrena gainditu egin du. Uste baino gehiago kosta zaio, dena den, Ohorezko B Mailako Alcobendasen kontra gol bakarreko aldearekin irabazi baitu. Ezustean harrapatu du aurkariak Pabellón de los Sueños-en, hiru goleko abantaila lortu baitu laster (5-2). Bidasoarren erreakzioa ahul samarra izan da, eta aurretik jartzea lortu badute ere, berdinketarekin iritsi da atsedenaldia (12-12).
Bide bera jarraitu du bigarren zatiak. Nabarmendu behar da bost kanporaketa jasan dituela Bidasoak, eta bakarra Alcobendasek. Nolanahi ere, markagailua berdinduta zegoen 26.minutuan (24-24). Lancinaren gol batek lasaitasuna eman dio Asobaleko taldeari azken minutuan (25-27). Muñozen erantzunak emozioa eman dio ordea, norgehiagokari. Azkenean Alcobendasek ez du berdintzeko aukera baliatu, eta Bidasoak egin du aurrera. Hurrengo kanporaketa bi partidakoa izango da, eta abenduaren 14an eta 21ean jokatuko da.