Kopako final laurdenetan egongo da Bidasoa

2016/12/21
Kopako final laurdenetan egongo da Bidasoa

PUENTE GENIL: Oliva, Bujalance, Muñoz (6), Revin, Moreira (2), Rudovic (10), Vázquez (1). De Hita, Castro (2), Moyá (2), Cuenca, Paraja (1), Melgar, Mekaru, Díaz.

BIDASOA: Dejanovic, Martínez (1), Crowley (3), Beltza, Aldaba, Nonó (3), Odriozola (3), Cavero (1), Zubiria, Borragán (5), Serrano, Muiña, Basaric, Azkue (7), Popovic, Lancina (1).

MARKAGAILUA: 1-2, 5-4, 8-5, 11-6, 12-9, 13-12 (atsedenaldia); 15-16, 17-17, 20-18, 21-20, 24-24, 24-24.

Errege Kopan aurrera egin du Bidasoak, Puente Genil kanporatuta. Joanekoan 32-26 irabazi zuen Artalekun, eta itzulikoan, 24-24 berdindu zuen asteartean. Bide okerra hartu zuen norgehiagokak, 12-6ko errenta ere izan baitzuen Cordobako taldeak lehen zatian. 0-5eko partziala osatu zuten orduan bidasoarrek, lehia parekatzeko. 13-12koa irudikatu zuen markagailuak atsedenaldian. Bigarren zatiko bosgarren minuturako, bi goleko abantaila hartu zuen Bidasoak (15-17), eta ia erabakita utzi zuen kanporaketa. Amaiera lasaia izan zuen neurketak. Abenduaren 22an izango da final laurdenetako zozketa.