Kopako ajea pasa du Bidasoak Iruñean
ANAITASUNA: Sergei, Bazán (1), Garza (1), Etxeberria (2), Goñi, Agirrezabalaga (3), Oswaldo Guimaraes (8). Nordlander, Balenciaga (1), Ugarte (7), Kisselev (1), Chocarro (2), Jokin, Gastón (2), Adarraga (2), Nadoveza (4).
BIDASOA: Dejanovic, Crowley (2), Nonó (1), Kauldi (6), Borragán (8), Azkue (6), Popovic. Zubiria, Beltza, Martínez (1), Basaric, Cavero (2), Muiña (1), Serrano (1), Vázquez (1).
MARKAGAILUA: 2-0, 5-3, 9-6, 13-9, 14-11, 18-14 (atsedenaldia); 20-16, 22-19, 24-23, 27-26, 31-27, 34-29.
Larunbatean Errege Kopako final zortzirenetarako sailkatu ondoren, biharamun gogorra izan du Bidasoak ligako lehiara bueltan. Iruñean galdu du, hasieratik gehiago izan den Anaitasunaren kontra. Lehen zatian, batez ere, Irungo taldea ez da lehiakorra izan. Defentsan oso ahul ibili da, eta golak erraz lortu dituzte nafarrek.
7.minuturako, hutsartea eskatu behar izan du Jacobo Cuétarak, 4-1 irabazten ari baitzen Anaitasuna. Bost goleko desabantaila ere eduki ondoren, bikora jaisteko aukera izan du Caverok azken minutuan. Huts egin du, ordea, eta kontraerasoan, 18-14koa jarri du etxeko taldeak.
Bigarren zatian, oso bestelako itxura eman du Bidasoak. Defentsan estutuz hasi da, eta bolada onak eduki ditu. Bi-hiru goleko desabantaila eduki du denbora luzez, baina ezin izan du gehiago murriztu. Lehen zatiko zama handiegia izan da, azkenean. 24.minutuan lau goleko errenta hartu du berriro Anaitasunak, eta amaiera lasaia eduki du.