KONTXAKO BANDERAN BOSTGARREN ETA HIRUGARREN POSTUAK LORTU DITU HONDARRIBIAK

2023/09/11
KONTXAKO BANDERAN BOSTGARREN ETA HIRUGARREN POSTUAK LORTU DITU HONDARRIBIAK

Emakumeek bostgarren postua mantentzea lortu zuten eta gizonezkoek berriz, bigarren postua galdu egin zuten

Kontxako Banderako bigarren jardunaldia jokatu zen atzo eguerdian eta aurtengo garaikurrak banatu ziren. Emakumeetan Donostiako Arraun Lagunak nagusitu zen, Donostiarra eta Orioren aitzinetik. Gizonetan berriz, Urdaibaiek eraman zuen bederatzigarren bandera, Zierbena bigarren izan zen eta Hondarribia hirugarren.

Hondarribiako emakumeak bostgarren sailkatu ziren Kontxako Banderako bigarren eta azken jardunaldian. Denboraldiko azken helburua lortuta, postua mantentzen jakin zuten lan on batekin ondotik, eta pozik gelditu zen trainerua eskuratutakoarekin. Gizonezkoak berriz, ez zuten esperotakoa lortu. Bigarren postuan hasi zuten azken jardunaldia eta garaipenarekin bila atera ziren estropada jokatzera. Hala ere, bermeotarrek egindako lana, baita Zierbenak egindako ere, ezin izan zuten gainditu eta azkenik, hirugarren postuan sailkatu ziren.