Kontrako emaitzak lortu dituzte Leka Eneako neskek eta mutilek

2016/02/02
Kontrako emaitzak lortu dituzte Leka Eneako neskek eta mutilek

Zeharo ezberdina izan da hamahirugarren jardunaldia Leka Eneako talde nagusientzat. Gizonen Superdibisiokoak irteera erosoa izan du, eta garaipen argia lortu du, L'Escalaren kontra (0-4). Emaitza horrek sailkapeneko laugarren postura eraman du, Santiago atzean utzita.

Emakumeen Superdibisioko taldeak, berriz, Cartagena lider sendoa hartu du Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroan. Esperotako porrota jaso du (0-4). Leka Eneako neskak Europarako azken txartela ematen duen seigarren postuan daude, baina beste lau talderekin berdinduta. Datorren asteburuan ez da Superdibisioko jardunaldirik egongo.