Kontrako emaitzak bildu dituzte Leka Eneako gizonek eta emakumeek, Cartagenara irteeran

2017/10/17
Kontrako emaitzak bildu dituzte Leka Eneako gizonek eta emakumeek, Cartagenara irteeran

Murtzian izan dira Leka Eneako bi talde nagusiak asteburuan, Cartagenari bisita egiten. Gizonezkoek garaipen argia lortu dute, 0-4ekoa, berritasun handiak dituen talde baten aurka. Lau punturekin, sailkapeneko laugarren postuan daude. Koska bat gorago dago San Sebastian de los Reyes, Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroari bisita egingo dion hurrengo aurkaria.

Leka Eneako emakumeek arerio zailagoa eduki dute Cartagenan, ligako talde indartsuenetakoa baita murtziarra. 4-1 mendean hartu du Leka Enea. Urdinek Orballo galiziarra hartuko dute hurrengo jardunaldian.