Kolpe handia jaso du Real Unionek San Sebastianen

2016/12/13
Kolpe handia jaso du Real Unionek San Sebastianen

SAN SEBASTIAN DE LOS REYES: Moreno, Rangel, Lluch, Sergio, Saul (Moyano, 75’), Arranz, Pichin, Negredo, Arroyo, Ruiz (Juan Cruz, 68’), Mancebo (Ortiz, 78’).

REAL UNION: Otaño, Gorosabel, Ekhi, Esnaola, Urkizu (Arriaga, 78’), Martins, Alonso, Eizmendi, Juan Domínguez, Ozkoidi (Galán, 58’), Mujika (Hernáez, 63’).

GOLAK: 1-0: Fer Ruiz (8’); 2-0: Mancebo (10’); 3-0: Pichin (89’).

EPAILEA: Varon Aceiton. Txartel horiak: Rangel (Sanse); Ekhi (x2), Galán, Eizmendi (Real Union).

Defentsako sendotasuna izan da, denboraldian zehar, Real Unionen ezaugarri nagusienetako bat. Hemezortzigarren jardualdian, ordea, hiru gol jaso ditu. San Sebastian de los Reyesen galdu dute txuribeltzek, Madrilen. Hasieratik konplikatu zaie partida, 8. eta 10.minutuetan jaso baitituzte lehen golak. Oraingoan, defentsak hutsune handiak izan ditu. Bigarren zatian, gainera, bigarren txartel horia jaso du Ekhi Senarrek. 89.ean erabaki du neurketa Sansek, hirugarren golarekin.