Kolpe gogorra eman dio Osasuna Bk Real Unioni
REAL UNION: Otaño, Estrada, Ekhi, Aimar, Gayoso (Urkizu, 61'), Letamendia (Hernáez, 61'), Martins, Juan Domínguez, Llamas (Alonso, 69'), Orbegozo, Galán.
OSASUNA B: Pérez (Gonzi, 30'), Goñi, Irigoien, Aranguren, Lizarraga, Rubio, Jaime Dios (Collado, 71'), Santafe, Barbero, Martínez (Otegi, 79'), Barja.
GOLAK: 0-1: Barja (52'); 0-2: Jaime Dios (68'); 0-3: Aranguren (83'). 1-3: Arangurenek bere atean (92').
Aspaldiko porrotik mingarriena jasan du Real Unionek, hamargarren jardunaldian. Partida bakarra irabazita, jaitsiera postuetan zegoen Osasuna B hartu du. Baina filial gorritxoak, agerian utzi ditu txuribeltzen gabezia kezkagarrienak. Ordu laurden iraun du etxekoen nagusitasunak. Galani egindako penaltiarekin amaitu da Real Unionen bultzada. Aurrelariak ez du jaurtiketan asmatu, eta atezainak urrundu du baloia. Hortik aurrera, neurketa orekatuz joan da. Osasunak ez du arrisku handirik sortu, baina lehen zatiko azken mintuan, gola sartzeko zorian izan da, Aimarrek atepean atera baitu baloia.
Bigarren zatiaren hasieran, puntu bat gehiago estutu du filialak, eta nahikoa izan da Unionen ordena eta kontrola desegiteko. Barberok langara egin du burukada, lehenengo. Gero, kontraeraso batean, Barjak kanpora egin du errematea. Baina hirugarrenean, Barjak berak, lehen gola sartu du. Min handia egin dio Irungo taldeari, eta Osasuna partidaren jabe egin da. Ordu laurden beranduago, Jaime Diosek 0-2koa sartu du, sarean amaitu duen erdiratze-jaurtiketa batekin. Txuribeltzek ez dute erreakziorako gaitasunik eduki, eta baliabide eskasia nabarmena erakutsi dute. 83.minutuan, hirugarren gola sartu du Osasuna Bk, zale txuribeltzak lotsaraziz. Luzapenean sartutako 1-3koak markagailua apaindu besterik ez du egin.