Kolpe ederra hartu du Mariñok bigarren itzuliaren hasieran

2016/01/20
Kolpe ederra hartu du Mariñok bigarren itzuliaren hasieran

CAPISCOL: Leticia, Nazaret (Nerea, 71’), Desiree, Carol, Jeni, Sonia,Estefanía, Andrea, Araceli (Laura, 46’), Clara (Bárbara, 61’), Lucía.

MARIñO: Laura, Udane (Ane, 46’), Gorbea, Lide, Nekane, Erkuden (Ei, 5’), Ane, Sara, Maina (Maddi, 66’), Uxue, Iztzel.

GOLAK: 1-0: Lucía (30’). 2-0: Lucía (48’). 3-0: Clara (49’). 4-0: Sonia (63’). 5-0: Bárbara (70’).

Porrot mingarria jasan du Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok, ligako bigarren itzuliko lehen jardunaldian. Gol sorta jaso zuen igande goizean Burgosen, sailkapeneko azken aurrenaren etxean. Baloiaren jabe izan ziren irundarrak neurketaren hasieran. Aukerarik onenak, berriz, etxekoek izan zituzten. Ordu erdia beteta, abantaila hartu zuen Capiscolek.

Bigarren zatiaren hasieran hautsi zen norgehiagoka. Baloiarekin irteterakoan huts egin zuen Mariñok, eta Burgosko taldeak ez zuen barkatu. 3-0ekoa jarri zuen markagailuan 49.minuturako. Partida erabakita, gol festa bilakatu zen aurrerantzean Capiscolentzat. Mariñok zazpigarren postuan jarraitzen du porrotaren ondoren. Baina jaitsieraren mehatxua hiru puntura hurbildu zaio.